'Homing' elkarrizketa gabeko filma proiektatuko da gaur BilbaoArten

uriola.eus 2014ko urr. 24a, 09:05

Baztan eta Aezkoako haranetan leku du Homing Xabier Iriondoren fikziozko azken filmak. Elkarrizketarik gabe, otso talde baten altzoan hazitako neskaren gizarteratze prozesua erakusten du, Marina Mascarellen koreografia eta Iñigo Ugartebururen musika lagun dituelarik.

BAD jaialdiaren XVI. edizioak,¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo izeneko zikloaren bigarren edizioa antolatu du ZINEBIrekin batera. Zikloa gaur, ostirala, doan ikusi ahal izango da Bilbao Arten 19:00etatik aurrera beste ikus-entzunezko lanekin batera. Hemen gaur proiektatuko diren lanak:

1.- “Après un rêve” Louise Narboniren dokumentala.

2.- “Rhapsodie pour un pot-au-feu” Animazioa Frantziatik.

3.- “Homing” Xabier Iriondoren dokumentala.

4.- “Shunpo” Steven Brianden dokumentala.