uriola.eus

'Unamuno en la política local' liburuaren aurkezpena hartuko du Bidebarrieta liburutegiak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Miguel de Unamunoren lanetan aditua den Jose Antonio Ereño izango da gaurko ekitaldiko gidaria. Liburuaren aurkezpena Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko programaren baitan kokatzen da.

Miguel de Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko gaur, urriak 28, 19:30ean Bidebarrieta Kulturguneak, Francisco Blanco Prieto Salamancako historiagile eta idazlearen “Unamuno en la política local” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du.

Jose Antonio Ereño, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta Unamunorengan aditua, izango da Francisco Blanco historiagile eta ikerlari ezagunak egin duen liburu horren aurkezpen ekitaldiaren gidaria. Egileak, Don Miguelek Salamancako Udalean izan zuen jokaera aztertuko du, tokiko prentsan argitaratutako idazki politikoak azalduz eta hiriko hainbat gremioren egoitzetan emandako hitzaldiak ezagutaraziz.

Gaur egun erretiratuta dagoen Francisco Blanco irakaslea, katedradun, Filosofian eta Hezkuntzaren Zientzietan doktore eta Zientzia Kimikoetan Lizentziatu izan zen, eta urte luzez irakasle aritu zen Zurichen, Friburgon, Genevan eta Bruselan. 27 liburu idatzi zituen, didaktikari, hezkuntza ebaluazioari, kimikari, fisikari, poesiari eta bidaiei buruz, eta baita biografiak ere. Nazioartean literatur sari bi irabazi ditu, poesian eta narrazio librean.  

Unamuno en la política local lanak, amaiera ematen dio idazleak, Unamuno. Diario final lanarekin 2006an hasi zuen Unamunori buruzko trilogiari. Lan hori, Unamunoren bizitzari buruzko kontakizun zabala eta zehatza da, Concha emaztea hil zenetik idazle bilbotarra bera hil zen arte. Lehenengo lan horren ondoren unibertsitatean aurrera eramandako jarduerari buruzko azterlana egin zuen, “Unamuno. Profesor y rector en la Universidad de Salamanca”. Horrela, gaur aurkezten den lanaren bitartez ematen zaio amaiera trilogiari, Salamancan egin zituen 39 urteetan Unamunok aurrera eramandako jarduera politikoa gogoratuz.

2014/10/28 19:30 - 20:00

Bidebarrieta Liburutegia | Alde Zaharra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa