Herri Kurdarekin Elkartasun Ekimenak, antolakunde eta mugimendu ezberdinez osatua, tartean Komite Internazionalistak, mobilizazioa deitu du azaroaren 1erako, biharko. Manifestazioa udaletxetik Guggenheim museora joango da, eguerdiko 12:00etan. Protesta honekin, Kobanin (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasun eta sostengua adierazi nahi diogu, bai eta estatu Islamikoa errefusatu ere.
Ekimenak bat egiten du, Kobanen (Rojava) ematen den borrokari elkartasuna adieraziz eta Estatu Islamikoaren aurrean mendebaldeko gobernuen pasibotasuna salatzeko eginiko deialdi europarrarekin. Egun horretarako deialdia EUTCk (EU Turkey Civic Comission) egin du; Turkiak EBrekin bat egite aldera jarritako irizpideak betetzen dituen aztertzen duen hiritar erakundea da hau. Deialdi honek Kurdistango Nazio Kongresuaren (KNK) babesa jaso du.(KNK).