Bizi Lur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundea, EHNE sindikatua eta Boga garagardoa izango dira gaurko ekitaldiko partaideak. 19:00etatik aurrera ekimen ugari izango dira 7Katu gaztetxean, besteak beste, dokumentala, azoka, dastaketa saioa edota kontzertua.
‘BIDE BERRIAK: elikaduraburujabetza Euskal Herrian’ dokumentala
Dokumental honek Euskal Herrian dagoen ereduagroindustrialaren ondorio kaltegarriak erakutsi nahi ditu, maila sozial, ekonomiko nahiz ingurumen arazoak, eta honen aurrean, bertako nahiz munduko nekazal sektoretik eraikitzen hari den alternatiba nabarmendu: elikadura burujabetza. Zazpi probintzietako hainbat esperientziaren bidez, elikadura burujabetza gure herri eta hirietan "aurrera doan errealitate bat dela ikusiko dugu, gure inguruko pertsona eta kolektibo askoren ilusio piztuz".
Egungo krisi multidimentsionalaren testuinguruan (ekonomikoa, ekologikoa, sozialaeta baloreen krisia) eraikuntza kolektiboan oinarritutako espazio berriak "funtsezkoak" direla uste dute Bizi Lur eta EHNE dokumentalaren sustatzaileek, "nagusi den eredutik kanpo alternatiba errealak proposatu ahal izateko".
Pertsonei bizitza duin bat eskaintzen dien alternatibak, botere harremanak zalantzan jartzen dituztenak eta iraunkorrak direnak bai ingurumenari eta bai ekonomiari begira garrantzitsuak dira dokumentalak erakusten duenez. Eredu bezala aurkezten du La Via Campesinaren inguruan antolatutako nazioarteko nekazal mugimendua, "urte ugari darama alternatiba horiek eraikitzen, ikuspegi globala duten tokiko ekintzetatik, eredukapitalistari aurre eginez".
Eta gehiago
Dokumentala ikusi eta gero, bertoko produktuen azoka izango da gaztetxean, Boga garagardoaren dastaketa eta Bidelapurrak taldearen kontzertua.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!