Hainbat elkartek elikadura burujabetzaren alde eginiko apostuaren berri emango dute gaur arratsaldean 7Katu gaztetxean. Zazpi probintzietako hainbat esperientziaren bidez, elikadura burujabetza "gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela" erakutsiko dute 19:00etatik aurrera.
Bizi Lur lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundea, EHNE sindikatua eta Boga garagardoa izango dira gaurko ekitaldiko partaideak. 19:00etatik aurrera ekimen ugari izango dira 7Katu gaztetxean, besteak beste, dokumentala, azoka, dastaketa saioa edota kontzertua.
Bestalde, bihar, larunbata, egun osoan zehar, Ernai Gazte Antolakundearen eskutik, ekonomiaren inguruko gazte jardunaldiak egongo dira. `Noizbait, norbait egoera larrian ikusi eta, ez dugu soroslearena egin beharra sentitu?´ gogoeta luzatu dute gazteek eta horren harira SOS Bizkaia jardunaldiak aurrera eramango dituzte.
10:00etan sozioekonomiaz hausnartzeko aukera egongo da gaztetxean bertan; eta 17:00etan, aldarrikapenen zabalpena egingo dute Unamuno plazatik.
Bukatzeko, gaueko 21:00etan, Sare Lesbianistaren `Bunga bunga Bollofest´-a ospatuko dute. Jai giroa nagusituko da eta besteak beste, Malditos Roedores DJak eta sorpresak izango ditugu.