Joxemi Iturralderen txanda Bilbo Zaharra Forumen

uriola.eus 2014ko aza. 6a, 09:00

Abesoj Aidnanoirras idazlea eta bere obra izango dira ostirala bitartean Bilbo Zaharra Forumeko ardatz. Aidnanoirrasen ezaugarri nabarmenak diren itsasoa, euskararen aldeko apustua eta errebeldia plazaratuko dituzte bost egilek ostirala bitarte luzatuko diren saioetan Euskaltzaindiaren egoitzan.

2001. urtetik Bilbo Zaharrak, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, “Euskal kulturaren ajeak eta literatura” foroa antolatzen du. Gaur eguneko idazlerik ezagunenek izaten dute hitza, eta zuei ere bertan parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu.

BILBO ZAHARRA FORUM 2014 - EGITARAUA

 

Joxemari Iturralde – Abesoj Aidnanoirrasen obraren inguruan zenbait zertzelada

(2014/11/06) - 19:00 - Euskaltzaindiako egoitza

Euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñean. 1975tik ingelesezko irakaslea, margolari abangoardista, 1958az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna da. Gaur egun Tolosako Orixe Institutuan ari da. Hainbat genero jorratu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Helduentzat eleberria jorratu du bereziki. 1977an Bilbon, “POTT” banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Abesoj Aidnanorrias-ekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorika batera. Publikazio ugaritan idatzi du urtetan. Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu egin dituzteItzultzaile bezala lan handia egin du. Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da eta Lehendakariordea izan da.

Abesoj Aidnanoirrasen obra esplikatzeko, haren bizitzako esperientziaz jardun behar omen dugu, haren bizitzako esperientziak isla zuzena duelako bere liburuetan. Iturraldek haren bi ezaugarri azpimarratzen ditu: euskararen aldeko apustua eta errebeldia.