Bi ekintzaile eta pentsalari Bilboko euskararen noranzkoak aztertzen

uriola.eus 2014ko aza. 11a, 08:30

Euskara eta euskal kulturaren bidez "denei tokia egingo dien Bilbo batean" antolatu nahi du hiria EH Bildu koalizioak. Ildo hori sakontzeko gaur arratsaldean "ariketa parte-hartzailea" antolatu du Txerra Rodriguez soziolinguista eta Imanol Galfarsoro pentsalari eta ikerlaria mahai-inguruan bilduta.

Euskalduntasun urbanoaren bila. Euskalduntasuna Bilbon, noranzko berriak da mahai-inguruaren titulua. Hitzordua, gaur asteartea -azaroak 11-, Euskaltzaindiaren egoitzan, 19:00etan.

Txerra Rodriguez soziolinguistak euskalgintza eta hizkuntza politikaren eredu ezberdinak aurkeztu eta zalantzan jarriko ditu, Bilboko errealitatean hiriaren eta hizkuntza komunitatearen prospekzio ariketa eginez.

Imanol Galfarsoro pentsalari eta ikerlariak berriz multikulturalismoaren diskurtsoa bera jarriko du zalantzan, subordinazioa eta hegemonia bezalako kontzeptuak baliatuz elkarbizitza eta demokrazia birpentsatzeko.

Alba Fatuarte izango da bi ekintzaile eta pentsalarien arteko solasaldiko moderatzailea.

Ekimen ireki eta parte-hartzailea da interesa duen ororentzat.