Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ikus-entzuleek bi ahots handi horiek gozatu ahal izango dituzte. Donizetti, Moreno Torroba, Gounod edo Sorozabal bezalako maisu handien lanak eskainiko dituzte, eta ez dira faltako Romeo eta Julieta, Fausto edo Luisa Fernanda bezalako lanetako piezak, besteak beste. Mariola Cantarerok eta Jorge Brosek euren ahotsen kalitatea erakutsiko dute beste behin ere, oraingo honetan Ruben Fernandez Aguirre piano maisuaren laguntza bikainarekin.
Mariola Cantarerok Genoako Carlo Felice antzokian debutatu zuen, Rossiniren Le Comte Ory lanarekin, eta ordutik ohiko soprano bilakatu da Europako antzoki nagusietan. Zubin Mehta, Alberto Zedda, Jesus Lopez Cobos, Daniel Oren, Bruno Campanella edo Roberto Abbado zuzendari handien esanetara aritu izan da, besteak beste. Joan den otsailean Arriaga Antzokian izan genuen, bera baitzen El dúo de la Africana lanaren protagonista nagusia.
Jose Brosi dagokionez, belcantoaren errepertorio erromantikoak duen artista garrantzitsuenetakoa da, eta urte gutxitan estilo horretako 50 titulu baino gehiago interpretatu ditu. Kontzertuaren eta oratorioaren alorretan ere lan garrantzitsua egin ohi du eta, horrela, Europako eta Estatu Batuetako areto enblematikoenetako batzuetan aritu da, Espainiako ia guztietan aritzeaz gain.
Sarrerak 9,50 eta 32 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan.