Era honetako jardunaldi teknikoek suteen aurkako borrokan ezagutza eta esperientziak trukatzeko aukera errazten dute, segurtasunean eta babes zibilean egiten den ohiko lanaren eraginkortasunari zuzenean eraginez.
Bilboko Udalak Segurtasun Saileko profesionalen ekipamendu teknikoan nahiz prestakuntzan darabilen hobekuntza etengabearen aldeko politika horren emaitza gisa, azken urteotan dezente murriztu da Bilboko Suhiltzaileek suarekin lotuta egindako esku‑hartzeen kopurua, eta horren haritik, 2008an izandako 981 esku-hartzeen aldean, 2013an suarekin lotutako 620 esku-hartze izan ziren, % 36,8 gutxiago alegia.
Babesa eta kontrola
Bilboko ‘Suaren IV. Eguna’ 09:00etan hasiko da eta Tomas del Hierro, Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko zinegotzi ordezkariak eta Francisco Ruiz Tecnifuego-Aespiko presidente ordeak jardunaldia modu ofizialean zabalduko dute. Jardunaldian suteak itzaltzeko lanetako kontrolarekin lotutako alderdi teknikoak eta praktikoak azalduko dira.
09:30ean “Udalaren politikak eta estrategiak suteen aurkako segurtasunean" izeneko hitzaldia emango Bilboko Udaleko Babes Zibileko Zuendari Orde Pedro Izagak.
Apur bat geroago, 10:15ean, Tecnifuego-Aespiko presidente orde Francisco Ruizek “Ikuskapena suteen aurkako segurtasunean industrian” eskainiko du- eta hauxe bukatutakoan Tecnifuego-Aespiko Pasiboko Produktuen batzorde sektorialeko koordinatzaile Jordi Boleak; Aktiboko instalakuntza, mantentze eta ingeniaritzako Manuel Martinezek eta Detekzioko Juan de Dios Fuentesek, hurrenez hurren, hitzaldi hauek eskainiko dituzte: `Babes pasiboaren egoera´; `Artearen egoera babes aktiboaren instalazioan eta mantentze- lanetan´ eta `Detekzioa etxebizitzetako eraikinetan´.
Azkenik, Andoni Oleagordiak, Bilboko Udalaren Segurtasun Saileko zuzendariak itxiko du jardunaldia.
Suaren Egunaren bosgarren ediziorako sarrera doakoa da, baina lekua erabat bete arte, plaza-kopurua mugatua baita. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko Tecnifuego-Aespiren webgunera jo daiteke (www.tecnifuego-aespi.org), edota info@tecnifuego-aespi.org helbide elektronikora.
Sektore honetako hitzordu klasikoa
‘Suaren Eguna’ duela bederatzi urtez geroztik ospatzen da Katalunian Tecnifuego-Aespiren ekimenez, eta txostenen kalitatea eta berritasunari erreparatuta, sektore honetako hitzordu klasikoa bilakatu da dagoeneko, jardunaldian parte hartu ohi duten profesionalek eta ekitaldiaren garrantzi instituzionalak erakarrita.
2010ean, Bilboko Udalak, Segurtasun Sailaren bitartez, suteen aurkako babesean izandako azken aurrerapenei buruzko topaleku eta ezagutza-trukaketarako gune bihurtu den ekimen honekin bat egin zuen lehendabiziko aldiz.