Autengo edizioak bineta grafiko satirikoen eta Fernando Canales sukaldariaren erakusketak izango ditu ardatz. Aipatutako aurkezpen gastronomiko horretan Canales sukaldariak (Etxanobe jatetxeko arduraduna eta Michelin izar biren irabazlea) master class-a eskainiko du gaur, azaroak 14, goizeko hamaiketan. Bestalde, ospe handiko umorista grafiko batzuek (Andres Rabago, El Roto, Alfonso Lopez, Pilarin Bayes, Antonio Fraguas Forges, MEL, Malagon, JRMora, Idigoras y Pachi, Erlich eta Ramon) beren ikuspegi ironikoa emango dute ‘10 arrazoi bidezko merkataritza kontsumitzeko’ izeneko erakusketan. Marrazkilari bakoitzak bidezko merkataritzaren ezaugarri diren hamar irizpideetatik bat aukeratu du eta, umorea, kritika, satira bai eta samurtasuna ere erabilita, erakusketa honetako binetak sortu dituzte.
Horrez gain, jarduera gehiago antolatuta daude bariku arratsaldetik domeka goizera arte: horien artean, Hortzmuga Teatroa taldeko kide Mari Tere eta Mari Puri azafata dibertigarriem oinezkoak Areatzako Karpara erakartzeko ahaleginak egingo dituzte, ‘Bidezko merkataritzaren kutxak’ izeneko ikus-entzunezkoa ere proiektatuko da, baita Bollywood Bilbao dantza-taldeak dantza hinduen erakusketa bat eskainiko dute ere Asteari kolore apur bat emateko.
Aurreko edizioetan bezala, bidezko merkataritzan dabiltzan gobernuz kanpoko elkarte batzuek informazio zehatza emango dute beren saltokietan, herritarrei bidezko merkataritza zer den azaltzeko eta uriko zein lekutan eskura daitezkeen produktuak. Bilbo Bidezko Merkataritzaren Hiri izendatu zen 2012an eta aurten ere herritarrak parte hartzera gonbidatzen ahaleginduko da, ohiko merkataritzaren alternatiba hau sustatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak barneratzeko.
AREATZAKO KARPAKO PROGRAMA OSOA
Azaroak 14, ostirala
-11:00 - 13:00. Bertako produktuak eta bidezko merkataritzako produktuak erabilita, platerak prestatuko dira. Etxanobe jatetxeko Fernando Canales sukaldariaren eta Food for Freedom Elkarte Kooperatiboko Ruben Castillejoren eskutik. Sukaldea eta elkarrizketa partekatuko dute Oihane Agirregoitiak (Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Saileko zinegotzia) eta Luis Crobettok (Bizkaiko Elikagaien Bankua).
- Arratsaldean Mari Tere eta Mari Puri azafatek karpa dinamizatuko eta animatuko dute.
- 18:00 - 20:00. Proiekzioa: “Bidezko merkataritzako kutxak”. Kaleko proiekzioa Arriaga Antzokiaren ondoan, oinezko guztiak modu azkarrean eta bisualean bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzeko. •
Azaroak 15, larunbata
- Egun osoan Mari Tere eta Mari Puri azafatek karpa dinamizatuko eta animatuko dute.
- 12:30 - 13:30. Danza Bollywood, Danza Bollywood Bilbao taldearen eskutik. Dantzaren bidez, Indiako artea eta kulturari buruzko ezagutzak zabaltzeko.
- 18:00 - 20:00. Proiekzioa: “Bidezko merkataritzako kutxak”. Kaleko proiekzioa Arriaga Antzokiaren ondoan, oinezko guztiak modu azkarrean eta bisualean bidezko merkataritzari buruz sentsibilizatzeko.
- 19:00 - 20:00. `Justo lo que Busco´, Clan de Bichos taldearen eskutik. Nerabeentzako eta helduentzako emanaldia, bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari buruzkoa. Kontzertua eta esketxak, ikus-entzunezkoak eta zuzeneko abestiak.
- 20:00 Bidezko merkataritzako saski bat zozkatuko da.
Azaroak 16, igandea
- Goizean Mari Tere eta Mari Puri azafatek karpa dinamizatuko eta animatuko dute.
- 12:30 - 13:30. `Qué mosca te ha picado´, Clan de Bichos taldearen eskutik. Txotxongiloen antzerkia umeentzat eta familientzat, gai nagusia elikadura-burujabetza izango da.
- 14:30. Bidezko merkataritzako saski bat zozkatuko da
Informazio gehiagorako:
www.facebook.com/comerciojustobilbao