Mario Vargas Llosaren 'Kathie y el hipopótamo' Arriaga Antzokian ikusgai

uriola.eus 2014ko aza. 13a, 16:31

Ana Belen antzezle eta abeslarak, Arriaga Antzokia bisitatuko du'Kathie y el hipopótamo' antzezlanarekin. Madrildarra da Ernesto Ariasek, Jorge Basantak, Eva Rufok eta Savid San Josek isatzen duten antzezle taldearen buru. Magüi Mirak zuzendutako antzezlana azaroaren 15ean, larunbatean, eta 16ea, igandean, Arriaga Antzokian ikusi ahal izango da.

 

Kathiek, Limako goi mailako gizarteko emakumeak, Santiago Zavala unibertsitateko irakaslea kontratatzen du, emakumeak Asiatik eta Afrikatik egin duen bidaiari buruzko liburu bat idatz dezan. Horrela, gogoeta planteatzen da, kontakizunen jatorriari eta errealitatean benetan gertatu ez diren istorioak sortzeko erabiltzen ditugun fantasiari eta irudimenari buruz. 

Errealitatea eta fikzioa oso presente, eta aldi berean oso ausente, daude antzezlanean. “Antzezlana idatzi nuenean bere sakoneko gaia bizitzaren eta fikzioaren arteko harremanak zirenik ere ez nekien. Alkimia horrek liluratu egiten nau, zenbat eta gehiago praktikatu gutxiago ulertzen dudalako”, idatzi zuen Vargas Llosak berak bere lanari buruz. 

Sarrerak 8,50 eta 25 euro arteko kostua dute eta Arriaga Antzokiko webgunen, telefonoz edota txarteldegietan  lortu daitezke.