San Tomas azoka abenduaren 20an izango da

uriola.eus 2014ko aza. 14a, 13:48

BBK-ko Gizarte Ekintzak antolatzen duen San Tomas eguneko azoka abeduaren 20ra aurreratuko dute. Urte luzez abenduaren 21ean ospatu izan den azoka, aurtengoz egun bat lehenago egingo da. Horrela azoka igandean egitea ekidituko dute. Bilboko Udaletik adierazi dutenez, data aldaketa azokan hiritarrek duten partaidetzari onura egingo dio.

San Tomas azokaren 67. edizioan 286 postu baingo gehiagok beteko dute Bilboko Areatzako eta Plaza Barriaren arteko eremuak. Azoka goizeko 9:00etatik gaueko 22:00etara egongo da irekita.