“Kupleak esanahia du pornoa kontsumitzen duen gizarte batean. Gehiegizkoa dena, zehatz-mehatz eskaintzen dena, mina eta sexua elkartu egiten dira gure agerpen sakratuetan. Bihurtu zaitezte”. Hitz zuzen eta probokatzaile horiekin aurkezten dituzte Julia de Castrok (ahotsa eta letrak) eta Miguel Rodrigañezek (kontrabaxua eta musikak) euren De la Puríssima proposamena. Bertan, jazz eta pop ukituak izango dituen eta Napoliko abestiarekin lotuta egongo den kuplea bezalako susmorik gabeko generoaren oso irakurketa pertsonala eskainiko diete ikus-entzuleei, gaur, azaroaak 17.
Arriagako Gelatxoak zikloaren barruan programatuta dagoen emanaldi horrek, oso musika eta ikusmen eremu iradokigarria eskaintzen du. Elementuen konbinazioa ezin erakargarriagoa da: berrikuntza (edo tradizioaren eta transgresioaren batura), eszenan jartze zaindua, umorea eta probokazioa.
Julia de Castrok ahotsa jartzen die berak egindako letrei eta Miguel Rodrigañez arduratzen da kontzertuaren musika alderdiaz. Azpimarragarria da kontrabaxu jotzaile gisa egiten duen ekarpena.
Sarrerak 8-12 eurogatik eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan.
Eragin anitzak
De la Puríssima lanak musika iturri askotatik edaten du. Entzuleak, jakina, Lilian de Celisen eta Raquel Mellerren kuple klasikoaren aztarnak hautemango ditu, baina baita Bill Evansen edo Keith Jarretten jazzarenak ere. Horrez gain, kupletik oso urrun dauden Robert Gordon, Billie Holiday edo Eartha Kitt bezalako artista handiak gogorarazten dituzten soinuak ere entzun ahal izango dira. Azkenean, gauza on asko erabili daiteke joan den mendeko musika tradizio lotsabakoenetako bati, kupleari, omenaldia eskaintzeko, mende honetako musika proposamen harrigarriaren eskutik.