Haien sare sozialetan irakurri dugunez, "mende laurden honetan ametsak egi bilakatzen ibili diren pertsona guztiek egin dute posible honaino iristea" eta horregatik, larunbatean, azaroak 22, urte guzti hauetako lana ospatzeko eguna izango da.
7 Katun emango diote hasiera festari; 14:00etan argazki erraldoia aterako dute bertan eta jarraian bazkaria egongo da.
18:30ean, gorputzak mugitzeko momentua izango da Fabe de Fuka taldearekin eta ondoren, beste hainbat sorpresa egongo dira. Bukatzeko, 21:00etan, DJ LemonHead (Patrol Destroyers) gaua girotuko du.
Bazkarirako izena ematea ezinbestekoa eta horretarako, auzo ezberdinetako Herriko Tabernetan zerrendak jarri dituzte.
Animatu eta parte hartu!