Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren urrats berriak aurkeztuko dituzte bihar

uriola.eus 2014ko aza. 18a, 12:18

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak prentsaurrekoa eskeiniko du bihar, azaroak 19, goizeko 11:30etan Bilboko La Bolsa eraikinean.

Euskal herritarren eskubide sozialak zerrendatu, eta justu eta solidarioagoa izan nahi duen jendarte berri baten ardatzak jasotzen ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak. Auzolanean, herri prozesu zabal baten bitartez eraiki zen pasa den ikasturtean zehar gutun hau. 

Bihar, azaroak 19, goizeko 11:30etan egingo duten agerraldian, Kartaren dinamika kudeatzeaz arduratuko den Koordinazio Nazionala aurkeztuko dute, sindikatu zein eragile ezberdinetako kideak bilduko dituena. Horretaz gain, 2014. urte amaierarako eta 2015. urterako antolatuko diren ekimen nagusiak aurkeztuko dituzte.