Animalien eskubideen alde, Guregune Animalista

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2014ko aza. 28a, 08:51

Bihar, larunbata, Bailenen, Guregune Animalista 2014 ospatuko da, Piztiak konpartsak antolatua eta Bizkaian animalien eskubideen alde lanean aritzen diren elkarte eta talde ezberdinen partaidetzarekin, baita Gipuzkoako eta Kantabriako gonbidatuekin ere.

Jardunaldi borobila izango da: gaztetxoentzako, eta hain gazte ez garenontzako ere, tailer eta ekintzekin, desfileekin, erakundeen proiekzioekin eta kontzertuekin.

10:00etan hasi eta 22:00tan bukatuko da egitaraua. Egun osoan zehar elkarte guztien mahai informatiboak, merchandishing-a, eta abar topatuko dituzue. Horrez gain bai edaria eta bai pintxo begetalak izango dituen txosna ere egongo da. Halaber, 19:00etatik aurrera, Bloque H, Serotonina Ska Band eta Bolkete taldeen kontzertuak entzungai egongo dira.

Gozatzeko jardunaldi parte hartzaile eta herrikoia izango da, baina baita aldarrikatzailea ere, izan ere, beste behin, 12 elkarte ezberdin helburu berdin baten inguruan bilduko gara eta.

Beraz, ekitaldira bertaratzera, parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Ondorengoek parte hartzen dute:

-Asociación Segunda Oportunidad
-Colectivo Antitaurino Animalista de Bizkaia
-Galgoleku
-ASAAM
-7vidas
-SOS Bilbao
-Ayra
-PACMA
-Uno de los nuestros
-Askekintza-Liberacción (Gipuzkoa)
-Aspacan (Cantabria)
-Piztiak Konpartsa Animalista