Bi hitzorduak Urazurrutia kaleko 7.zenbakian dagoen Bilbo Zaharreko Kultur Etxean izango dira eta Gite-Ipesek antolatu ditu. Enrique de Castrok ‘Delitua eta delitugilea. Ekintza soziala marginetan’ solasaldia eskainiko du 18:00etatik aurrera. Jarraian, 20:30ean, Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek, ‘Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (maitasun lubrikatua)’ gartzelari buruzko gogoeta musikatua prestatu dute.