Aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama beltz nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasuna… eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.
Almudena Cacho kazetariak gidatuko duen solasaldiak Dolores Redondo idazlea izango du protagonista eta, batik bat Eskaintza ekaitzari (Erein, 2014) bere azken eleberria. Mundu osoan saldu den Baztanen kokatutako trilogiari amaiera ematen dion liburuak.
Bihar, abenduak 2, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztuko du Eskaintza ekaitzari Dolores Redondok.