Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasioa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortzea errazteko xedez, 2013ko kanpainari berriro ekin eta gaurtik, astelehenetik, abenduaren 1etik, bere Opari Txartela jarriko du salgai. Txartel horri esker, jasotzen duenak, 2014/2015 denboraldi honetako antzerki, musika, zartzuela, opera, dantza… ikuskizunez gozatu ahal izango du. Beste modu batean esanda, Arriagako Opari Txartela oparitzen duenak emozio bikain eta paregabeak oparitzen ditu.
Arriaga Antzokiak errepikatu egiten du, horrela, joan den urteko Gabonetako kanpainan martxan jarri zuen ekimena. Kanpainak helburu argia du: ahalik eta pertsona gehien antzokira erakartzea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz. Iaz ideiak arrakasta bikaina lortu zuen, eta 277 pertsonak eskuratu zuten Opari Txartela. Kopuru bikaina izan zen, ekintza hori aurrera eramaten zen lehen aldia zela kontuan izanda.
Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kultura oparitzeko aukera bikaina da. Hori dela eta, gabon hauetan senideei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke.
Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du 2014/2015 denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte.
Horrez gain, Opari Txartela duenak beste abantaila bat ere badu. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2015eko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea.
Baliagarria sarrerak txarteldegian eta Internetez erosteko
Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituzten eskaintzak ematen ditu, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalitatearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, eta baita on-line egiten den edozein erosketatan ere (www.teatroarriaga.com). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jabeak txartel bakoitzean dagoen kodea sartu beharko du.
Salmenta puntuak
Opari Txartela gaurtik, abenduaren 1etik, aurrera erosi ahal izango da, Informazio Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.