Gabon giroko doinuak 'Eguberri atarian' errezitaldian

uriola.eus 2014ko abe. 16a, 08:20

Gabonak gertu daude, mundu osoan ehunka abesti sorrarazi eta sorrarazten dituen garaia. Herri eta kultura guztiek abestu diete Gabonei eta gaur, abenduak 16, melodia horietako batzuk entzun ahal izango dira Arriaga Antzokiko foyerrean.

Ana Otxoa sopranoak eta Marta Velasco mezzosopranoak Gabonetako hainbat abesti eskainiko dituzte, horietako asko euskaraz, baina baita beste herrialde batzuetako Gabonetako abesti tradizionalak ere.

Juan Jose Ortega izango dute pianoan laguntzen, Arriagako Gelatxoen programaren barruan kokatuta dagoen errezitaldi honetan.

Inolako zalantzarik gabe, haurtzaroa ekarriko die gogora bertaratzen diren guztiei.

Sabino L. de Guereño arduratuko da narrazioaz eta Gabonetako poemak errezitatzeaz ikuskizunaren barruan.

Sarrerak 8 eta 12 euro artean salgai daude www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.