Bi artista hauek musikari klasikoak dira prestakuntzari dagokionez, baina ez dira bat ere klasikoak euren garapen artistikoan eta eszenatoki gainean egiten dituzten proposamenetan. Mundu osoa konkistatu dute ikuskizun dibertigarri, paregabe eta antzeztuekin. Ikuskizun horietan komedia, musika klasikoa eta kultura herrikoia uztartzen dituzte. Horrela, euren show-en berezitasuna dela eta, berdin aritzen dira musika klasikoko auditorioetan edo estadio handietan, milaka ikus-entzuleren aurrean.
Aleksey Igudesmanek eta Hyung-ki Jook ez dute inor hotz uzten, eta sare sozialetan asko hitz egiten da euren emanaldiei buruz. Jakin-min hori dela eta, Youtubeko bideoek 34 milioi bisita baino gehiago jaso dituzte. Eta orain Arriaga Antzokira datoz. Bertan, datorren igandean, abenduaren 21ean, 19:00etan, musika eta umorea uztartzen dituen euren azken proposamena aurkeztuko digute: 'And Now Mozart'. Egile bien ikuskizun guztietan gertatzen den bezala, musika klasikoa ikus-entzule talde zabalagora eta gazteagora helarazteko desioari jarraitzen dion ikuskizuna da hau ere.
Sarrerak 14 eta 30 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.