2014/12/19 - 2015/01/05 19:30

Korrika Denda Bilbon

Korrika Denda Bilbon
Somera 19, Alde Zaharra

Bilboko Korrika denda gaur, abenduak 19 ostirala, inauguratuko da, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi irekia eta parte-hartzailea izango da, beraz gonbidatuta zaude!

Korrika Denda Somera kaleko 19. zenbakian kokatuta dago, Zig Zag arropa-denda zegoen lekuan.

Astelehenetik ostiralera 11:00-13:30 eta 17:00-20:00 bitartean egongo da zabalik eta larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitartean.

 

Bilboko AEK