Generoari bueltak jardunaldi irekia Hika Ateneoan

uriola.eus 2015ko urt. 23a, 09:44

Sexu kontuetaz, (ber)pentsatzeko, berba egiteko eta proposamenak bideratzeko jardunaldi irekia, parte-hartzailea eta sortzailea izango da biharko, urtarrilaren 24ko, hitzordua.

Nola eraikitzen dira emakumezkoei eta gizonezkoei ezartzen zaizkien rolak eta estereotipoak? Nola gainditu daikegu gu gazteek muga hauek? Zeintzuk dira erraztuko lituzketen baldintzak? Nola bizi nahi doguz sexu-harremanak? Eta sexuen arteko berdintasuna?

CIBERFEMINISMOA

Teknologia berrien aro honetan feminismoen aldarriak ozen ari dira entzuten ziber espazioan. Molde barriak, askatasuna, etengabeko komunikazioa, mugen apurketa...elementu positibo asko berdintasunaren alde aktibismoa egin eta zabaltzeko.

Leire Idarraga
Bai aktibismoan bai lan jardunean ere ikuspegi feministatik jorratu ditu hainbat gai, hala nola: biolentzia sexista, gorputza, maitasuna eta azken aldian ziberespazioan gertatzen ari diren dinamika anitzak. Egun EDE fundazioako Berdintasun teknikaria naz Erandion.

MASKULINITATE BERRIAK

Feminismoaren sustraiak, lana eta ekarpenak oinarrituz gizonok ere gure lana egin behar dogu berdintasunerantz doan ildotik. Eta, lan horretan, gizonok gure barneko hausnarketa, kritika eta aldaketak ere egin behar doguz sexismoak nola eragiten doguzan ulertuz. Maskulinitate hegemonikoak portaera batzuk izatera bultzatzen gaitu (homosexualitatearen kontra egitera, arlo publikoan menderatzaileak izatera, ahuleziak eta beldurrak ezkutatzera, eta abar).

Iker Zirion
2008an sortutako Piper Txuriak Bilboko gizon taldeko kidea da. Bertan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta maskulinitate barriei buruzko hausnarketak eta ekintzak aurrera eramaten dituzte.

POLIMAITASUNA

Gure gizartean bikote monogamikoa da eredu nagusia, baina egon badagoz gure inguruan bestelako harremanak bizi egiten dituztenak ere. Heteropatriarkal eredu horrekin hautsi nahian Polimaitasunari buruz berba egin nahi dogu, baina, zer da? Zertan datza?

Idoia Esteban
“Historikas” izeneko proiektu eszeniko baten partaidea izan naz aurten. Gaur egun, umeei zuzendutako ipuin kontaketa ez sexistak eta lan egiten dodan eskolan hezkidetza lantzeko tailerrak sortzen ditu.

Hitzordua: urtarrilaren 24an, larunbata, Hika Ateneoan

Parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago: