Euskararen 'espektakulue'

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2015ko urt. 29a, 08:30

Zergatik praktikatzen dugu sexua gaztelaniaz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizimoduan, zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Oihan Vega telebistako aurkezle ezagunak, umorea eta sarkasmoa baliatuz, euskararen erabileraren gaineko hausnarketa egingo du 'Euskararen espektakulue!' ikuskizunean, gaur, Erribera tabernan.

Sarrera libre izango da, pintxoak doan egongo dira. Edariak bakoitzak ordainduko du berea.

Bakarrizketa amaitutakoan, DJ lanak egingo dizkigu guk nahi arte! Anima zaitez!

Gaur, urtarrilak 29 osteguna, iluntzeko 20:00etan Bilboko La Ribera tabernan (Erriberako Merkatuaren azpian), Zazpi Kaletan.

 

Erabili Euskara Bilbon