Belako
2011ean Mungian sortutako taldea dugu. Zenbait kontzertu eman eta maketa bi grabatu ostean, RNE 3eko Disco Grande programara gonbidatu eta hirugarren postua eskuratu zuten 2011ko maketen erreferendumean. 2012an Gazteak antolatutako Maketa Lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuten. Eskuratutako sariari esker, BBK Live bezalako jaialdietan kontzertuak emateko aukera izan zuten. 2013ko martxoan, 'Eurie' izeneko lehen diskoa kaleratu eta estatu mailako birari ekin zioten. Guztira 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituzten martxotik 2013ko abendura arte, hurrengo areto eta jaialdi garrantzitsuetan joz. Horrez gain, Elvis Costello, Crystal Fighters edo Shout Out Louds bezalako artista zein taldeekin jotzeko zortea izan dute. Uda horretan, biran zeudela, Fnac talentu izendatu zuten taldea eta bira luzatu egin behar izan zuten.
El Inquilino Comunista
Indi-rock estilo musikalean aitzindaria da, Los Planetas eta Penelope Trip bezalako taldeekin batera. Taldea 1991an sortu zen. 1992an Radiation ziglu independentearekin sinatu eta Extended Play singlea kaleratu zuten. Lehen grabazio honek, taldearen oinarri musikala agerian utzi zuen, 90. hamarkadako rock alternatibo amerikarraren soinua bere eginez. Urtebete geroago, formatu luzean debutatu zuten, talde independente gisa prentsa espezializatuaren artean oihartzun handia lortuz. Diskoa Le Chaleten grabatu zen, Bordelen eta taldeak berak produzitu zuen, Thierry Duvigneuren laguntzarekin azpiprodukzioan. Arrakasta, 'Bluff'-ekin heldu zen, Black Boxeko (Frantzia) estudioetan grabatuta Ian Burgess eta Peter Deimielekin batera, Espainiako indie-noise estiloko diskarik onena bilakatu zen. 'Discasto' (1996) izan zen taldeak publikatutako azken LPa.
'Sostenidodun Elkarrizketak'
Ziklo hau, urte osoan egongo da martxan eta "Euskadiko eszenatokietako musikari erreferenteak" bilduko ditu, "beraien esperientziak eta musikaren inguruan dituzten iritziak konpartitzeko". Proiektuaren helburua, musikari eta gazteen arteko topaguneak sortzea da, musikarekin lotutako esperientziak aurrez-aurre azaldu eta elkarrekin hitz egiteko aukera eskainiz.
Ziklo honen bitartez, Euskara, Gazteria eta Kirol sailak, Bilborock Aretoa pauso bat haratago eraman nahi du. Bilborockek ez ditu musikariak bakarrik jasoko, "baizik eta artista berri, hasiberri zein musika zaleak bilduko ditu giro lasai eta gozoan. Musikaz formato desberdinetan disfrutatzeko topagunea izango da".
Sostenidodun Elkarrizketek, saio bakoitzean estilo musikal berbereko profesional bat eta amateur bat elkartuko dituzte, "txanponaren alderdi biak hurbiltzeko asmoarekin". Formatu honek, "Euskadi mailan izen ona duten taldeak aretora hurbiltzea ahalbideratuko du, Bilborocki prestigio musikal bat emanez formatu berritzaile baten".
Hitzorduak, hileko bigarren asteazkenetan izango dira, 20:00etatik 21:00etara.