Biak Arriaga Antzokiaren foyerrean egongo dira, gaur asteazkena, urtarrilak 21, 20:00etatik aurrera, Muguruzaren azken diskoa, Beste hogei, jende aurrean aurkezteko. Izenburu horrek, euskal kantautoreak bere karrera hasi zuenetik igaro den denborari buruzko aipamena egiten du.
Hala ere, urteurrenari buruzko aipamena ezinbestekoa den arren, Muguruzak ez du abesti zaharrak jasotzen dituen diskoa prestatu. Hamar abesti berri dituen diskoa da, lan berriak eginez eta argitaratuz, eta zuzenean defendatuz, aurrera jarraitzeko duen asmo argiaren adierazpen argi gisa.
Muguruzaren ahotsak eta akordeoiak emango diete bizia abesti horiei eta bere errepertorioko beste batzuei, panorama euskalduneko musikari interesgarrienetakoa den Mikel Azpirozek pianoan lagunduta. Elkano Browning Cream taldearen buru da, eta gainera artista askorekin aritzen da, Jabier Muguruzarekin berarekin adibidez, bai emanaldietan zein grabazio askotan ere, Beste hogei azken disko honen grabazioan, besteak beste.
Arriaga Antzokira doazen ikus-entzuleek musika onaz gozatu ahal izango dute, jada Muguruzak bere ibilbidean ohikoak dituen literatur alorreko laguntzaile handiek idatzitako testu intimistak eta konposizio lan ederrak.
Sarrerak 8 eta 12 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoan edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.