2015/01/29 19:00
Besteak beste, solasaldian osasungintza pribatizatzearen aurkako Madrileko koordinadorako Angel Navarro eta Toño Gomezek parte hartuko dute. Hepatitis C gaixoa duten lagunen plataformako kideak ere bertan izango dira.
Hitzaldiaren antolatzaile den CNT sindikatuaren arabera "ezin diogu Estatuari utzi alor desberdinetan eskubideak murrizten, beti ere helburu bera duela, klase herritarrak kolpatzea". Solasaldiak "pribatizazioak eragindako egoera ilunak ezagutzeko aukera" ematea du xede.