Kissar Quartet taldeak, Asier Eguskizak (biolina), Andrea Ducak (biolina), Marco Misciagnak (biola) eta Sergio Gomezek (biolontxeloa), osatzen duten laukoteak, musikaren bi totem horien jaiotzaren urteurrena ospatu nahi du, biei, Mozarti eta Arriagari omenaldia eskainiko dien egitarau bikaina eskainiz.
Horrela, Arriagako gelatxora jotzen duten ikus-entzuleek musika idazteko era klasikoan bat etorri ziren bi egileek sinatutako lanak entzun ahal izango dituzte. Hitzordua gaur, urtarrilaren 27an, izango da, 20:00etan.
Horrez gain, emanaldian ikus-entzuleek Mozarten eta Arriagaren artean dauden antzekotasunez jabetzeko aukera izango dute, eta baita beste konposatzaile handi batzuek, Bachek edo Haydnek, adibidez, biengan izan zuten eraginaz ere.
Kissar Quartet
Kissar Ensemble musika proiektutik sortutako Bilboko laukotea da, eta laukoteko kideak dira orkestraren ardatz nagusia. Euren topalekua musikaren ideian oinarritzen dute, interpretatzen dituzten egileen sormenetik datozen emozioak biziz. Antzoki handietan jo dute: Berlin Philarmonie, Laeiszhalle Hamburg, Philarmonie Essen, Prinzregententheater (Munich), Congress Center am Rosengarte (Mannheim), San Diegoko Balboa Theatre, Kaliforniako Fox Tucson Theatre, Budapesteko Franz Liszt Musika Akademia, Miarritzeko Gare du Midi, Donostiako Victoria Eugenia, etab.
Sarrerak 8 eta 12 euro artean salgai daude www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.