2015eko inauteriak

Inauterietako IV. Pontxe eta Tostada lehiaketa ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2015ko ots. 6a, 08:52

Bilboko Konpartsak laugarren urtez Tostada eta Pontse Lehiaketa antolatuko du, aratusteak direla eta. Edozein pertsonak edo taldek parte hartu ahalko du igandeko, otsailaren 8ko, hitzorduan. 

Tostaden lehiaketa

• Eguna: 2014ko otsailaren 8an (igandea)

• Lekua: Plaza Barria

• Izen ematea: egun berean, Plazan bertan. Doan.

• Aurkezpena: eguerdiko 12etatik 12:15era

• Arauak:

- Tostadak etxean egin behar dira eta aurkeztu beharko dira soilik

- Tostadak era tradizionalean (ogiz egindakoak) edo kremazkoa izan ahalko dira

- Ogizko edo kremazko lau tostada plateretan, azpilean edo beste tresnetan aurkeztu beharko dira

- Tostaden osagaiak libreak izango dira

• Sari banaketa: lehiaketa amaitu ostean izango da.

• Herrikoia:

- Kremazkoa:

-  Ogizkoa:

• Ostalaritza (*):

- Kremazkoa:

- Ogizkoa:

Pontxe lehiaketa

Pontxe beroa: edozein errezetak balio du.

•Eguna: 2014ko otsailaren 8an (igandea)

•Lekua: Plaza Berria

•Aurkezpena: eguerdiko 12etatik 12:15era

•Sari banaketa: lehiaketa amaitu ostean izango da.

•Irabazleak:

- Herrikoia: 

- Ostalaritza (*): 

(*) Zuen partaidetza errazteko, soilik profesionalentzat (tabernak, okindegiak…), eta aldez aurretik eskatuz gero, Bilboko Konpartsetako kide bat joango da zuregana pontxea edo tostadaren bila zure izenean aurkezteko, horretarako antolakuntza kontuengatik arinago izena ematea eskertuko genizueke Internet edo telefonoren bidez: Izena emateko: 94 679 13 06 ( 10:00 – 13:00) – bulegoa@bilbokokonpartsak.com.