7 Katuk 8 urte beteko ditu Alde Zaharreko gazteen esku

uriola.eus 2015ko urt. 26a, 16:47

Alde Zaharrean, Solokoetxeko eskaileretan gora dagoen 7 Katu Gaztetxeak 8 urte beteko ditu eta urtemuga ospatzeko, urtarrilaren 29, 30, 31 eta otsailaren 1ean, gaztetxea kulturaz, musikaz eta irribarrez betetzeko asmoa dute. 

Urte hauetako ibilbideari erreparatuz, gaztetzeko lagunek "Bilbo ezberdin bat sortzeko egindako borrokak ez duela etenik izan" argi daukate eta "auzolanaz zein ilusioz helburu denak lortzen direla jakinda, egindako ibilbide luzeaz harro" sentitu dira.

Egitaraua

Urtarrilak 29, osteguna

- 08:30. Kontzentrazioa Bilboko epaitegietan. "Ni ere egon nintzen, elkartasuna ez da delitua".

- 20:00. 'Desentxufatuak' antzerkia Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren eskutik.

- 22:00. Gibelurdinek taldearen kontzertua.

Urtarrilak 30, ostirala

- 20:00. Manifestazioa Sabin Etxeatik abiatuta "Okupazioa aurrera!" lelopean.

- 21:30. Skakeitan taldearen kontzertua.

Urtarrilak 31, larunbata

- 14:30. Bazkaria Altxaporruen Sudurkeriak-en eskutik. Jarraian, 'Bingo Txouuu!'. Sarrerak Errondabiden eskuratu daitezke 5 euroren truke.

- 18:30. Orkresta elektrotxaranga.

- 21:00. The Euskatalites.

- 23:00. Curdobilbao Sound.

Otsailak 1, igandea

-19:00. Bertsosaioa Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Miren Amurizaren eskutik.

 

[2015/01/13] Zorionak 7katu! 8 urte laberintoak begiesten