Ostegunean itzuliko da Potemkin Zinema

'La sal de este mar' filma proiektatuko dute urtarrilaren 29an, osteguna, 19:00etan, Zirika! herri gunean, Ronda kaleako 12. zenbakian.

Komite Internazionalistak hainbat filma antolatu ditu Potemkin Zineforuma egitasmoaren baitan: Filma eta Pastela. Jaio zenetik, zinemak eginkizun sozial garrantzitsua bete du. Ez da soilik entretenimendu hutsa izan. Botereak masak kontrolpean izateko erabili izan du eta egun ere erabiltzen du, baina kontzientzia kritikoa eta eztabaida sortzeko baliabidea izan da historian.

Komite Internazionalistetatik helburu horrekin sortu dugu Potemkin Zineforuma, eztabaida indartzeko eta jarrera antikapitalistetatik jendartearen analisi kritikoa bultzatzeko.

Hilero emango ditugu filmak, bai fikziozkoak, bai dokumentalak. Beti ere, balio zinematografiko handia dutenak eta erreflexio eta kontzientzia sortzeko lagungarriak direnak.

Emanaldi ostean filmak aurkeztu duen gaiaren inguruan debatea izango dugu.

Datorren sei hilabetetan emango diren filmen jatorria, Rusia, Bolivia, Senegal, Italia, Argentina edota Frantzia dira, besteak beste.