Arriagari omenaldia Goienkalen

uriola.eus 2015ko urt. 27a, 14:04

Gaur goizean, Bilboko Somera kalean, bere jaiotzaren 209. urteurrena betetzen dela gogoratuz Juan Crisostomo Arriaga musikaria omendu dute.

Gora Somera elkarteak antolatutako ekitaldia eguerdiko hamabietan hasi da, Goienkaleko 12. zenbakiaren ondoan, konpositore bilbotarra jaio zen etxearen aurrean.

Ainhoa Garcia eta Iñigo Navalon Gora Somera elkarteko kideek musikari bilbotarrari buruz hitz egin dute, bere bizitza eta obra goraipatuz.

Ondoren, Arriaga oroitzen duen plakan lore sorta jarri dute eta ekitaldia bukatzeko, Naia Gomezek (lehen biolina) Nerea Alberdik (bigarren bibolina), Oscar Oteok (biola) eta Pedro Martinezek (biolontxeloa) Juan Crisostomo Arriagak hari-laukotearentzat konposatutako piezak interpretatu dituzte. 

www.gorasomera.com

 

[2015/01/27] Arriaga konpositorea omenduko dute Goienkalen

[2015/01/27] Mozarti eta Arriagari gorazarre euren jaiotzaren urteurrenean