"Azken orduko prestaketekin" harrapatu ditu URIOLAk Antton eta Paulo. Bertsolariak direla edota erosketak direla lanpetuta daude 7Katuko kideak.
Gaur, osteguna, emango diete hasiera gaztetxearen 8. urteurreneko ekitaldiei antzezlan eta kontzertu banarekin. Ostiralean zuzeneko musika saioak izango dira. Larunbatean, "egun potentean", ekitaldi ugari antolatu dituzte, egun osoan, goizetik gauera. Eta azken egunerako, iganderako utzi dute bertso-saioa.
"Pasa dira zortzi urte", diote 7Katuko kideek asko balira bezala. Izan ere, askorako eman dute. Solokoetxeko eskaileretan okupatutako lokalaren jabeekin "gorabehera ugari" izan dituzte gazteek, "desalojo batzuk tartean", dio Paulok. Gaur egun, gazteek beraiena ez den espazioa okupatzen jarraitzen duten arren, egoera geldi dago. Anaia-arreben arteko oinordekotza dela eta, "jabeak eurak ere ez dira argitzen".
Auzokideekin izandako "tirabirak", batik bat zaratagatik, atzean utzi dituzte. Anttonen esanetan "nahiko konponduta" daud. Egun, inoiz baino babestuago daude, bai auzotarren bai bilbotarren artean, eta kolektibo asko dira 7Katura jotzen dutenak "bilerak eta ekintzak egiteko".
'8 urte laberintoak begiesten' - Egitaraua
Urtarrilak 29, osteguna
- 08:30. Kontzentrazioa Bilboko epaitegietan. "Ni ere egon nintzen, elkartasuna ez da delitua".
- 20:00. 'Desentxufatuak' antzerkia Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren eskutik.
- 22:00. Gibelurdinek taldearen kontzertua.
Urtarrilak 30, ostirala
- 20:00. Manifestazioa Sabin Etxeatik abiatuta "Okupazioa aurrera!" lelopean.
- 21:30. Skakeitan taldearen kontzertua.
Urtarrilak 31, larunbata
- 14:30. Bazkaria Altxaporruen Sudurkeriak-en eskutik. Jarraian, 'Bingo Txouuu!'. Sarrerak Errondabiden eskuratu daitezke 5 euroren truke.
- 18:30. Orkresta elektrotxaranga.
- 21:00. The Euskatalites.
- 23:00. Curdobilbao Sound.
Otsailak 1, igandea
-19:00. Bertsosaioa Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Miren Amurizaren eskutik.