Kepa Junkera eta Gaizka Peñafiel 'Conversaciones en sostenido' zikloaren hurrengo gonbidatuak

uriola.eus 2015ko ots. 4a, 09:00

Saioa gaur, otsailak 4, 20:00etatik aurrera izango da Bilborock aretoan. Topaketa hauetan, izen oneko bertako artistak eta gazteak egoten dira aurrez aurre musika-arloko esperientziak trukatzeko. 

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak 2015ean berriro jarri du abian 'Conversaciones en Sostenido' zikloa. Lehen saioan Kepa Junkera eta Gaizka Peñafiel arituko dira, Bilborock aretoan, gaur bertan, 20:00etatik aurrera.

Kepa Junkera musikagile, produktore eta musika-jolea, trikitiaren mundua irauli du, baita tradiziozko musikarena ere. Kepak, bat-batekotasunen tratamenduaren eta estiloak nahastearen bidez, euskal musika aberastu du; eta hori lanak tradizioari sakonki lotuak egonik. Mugarik gabeko musika sortu du Kepa Junkerak, beste herrialde eta beste kultura askotako usainekin, erritmoekin eta koloreekin bere musika nahastuz. Errespetuz egiten du lan Kepak; eta, batez ere,egiten duena maite duenak izaten dituen ilusio handiaz eta jakin-minaz.

Gaizka Peñafiel Lezaman jaio zen, 1985.ean. Trikitia joz hasi zuen karrera 1997an. Hasiera-hasieratik musikaren ume izugarri ontzat jo dute. Gaur egun, euskal tradiziozko musika-tresnekin zerikusia duten proiektu askotan parte hartzen du eta musikaren arloko profesional handiekin lan egiten du.

Ziklo honek Euskadiko musikaren eszenatokian erreferenteak diren hainbat musikari bilduko ditu, haien eskutik esperientzien eta musikaz duten ikusmoldearen berri edukitzeko topaketetara joaten diren gazteek. Aurrez aurre egongo dira artistak eta gazteak eta musikaz hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko aukera izango dute, horixe baita programaren helburua.

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak ziklo honen bidez urrats bat aurrerago eraman nahi du Bilborock aretoa. Bilborocken eszenatokian ezagunak diren musikariak ez ezik, musikari berriak, hasten ari direnak eta musikazaleak ere egongo dira. Bilborock musikaz blai egongo den topalekua izango da, modu atseginean eta hurbilean elkarrekin egoteko eta formatu guztietako musikaz gozatzeko lekua.

'Conversaciones con sostenido' zikloko saioetan musika-estilo bereko profesional bat eta amateur bat egongo dira, txanponaren alde biak aurrez aurre edukitzeko. Formatu honen bidez euskal panoramako izenik handieneko taldeak erakarri nahi dira eta Bilborock aretoari formatu berri honen bidez musikaren munduan prestigioa eman. Hil bakoitzeko bigarren eguaztenetan izango dira saioak, 20:00etatik 21:30era.