Bide Ertzean taldeak, besteak beste, '77' izeneko 9. eta azken diskoko kantuak interpretatuko ditu La Ribera tabernan. Ubeda anaiek euren osaba Sebasen erailketatik abiatuta osatu zuten diskoa 2013an.
Sarrera librea eta doakoa izango dute 20:00etan La Ribera tabernara bertaratzen diren musikazaleek.
Korrika Kulturalaren baitan, moda desfilea izango da martxoaren 5ean Hika Ateneoan eta martxoaren 11n 'Fausto' antzezlana Alondegian.