Maitasun erromantikoa desmitifikatzen

uriola.eus 2015ko ots. 10a, 09:07

Amaia Zufia eta Pili Alvarez aritu ziren atzo Zirika! gunean maitasunaren inguruko topikoak hausten. "Nor edo zer eta nola maitatu behar dugun" dioten arau ezkutuak apurtzen.

Bilboko Bilgune Feministak otsailean antolatu dituen tertulia feminista irekiek atzoko saioan harrera ezin hobea izan zuten. 70 bat lagun bildu ziren atzo, "espero baino gehiago".

"Bizi garen jendarte honetan, jaiotzen garenetik apurka-apurka ikasten goaz zein baliotan hezi behar garen, zer eta nola jan behar dugun, nola harremandu behar garen, nor edo zer eta nola maitatu behar dugun, noiz eta nola sentitu behar dugun plazera, tristura, poza... Batzuetan era sutilean eta besteetan oso bortizki gorpuzten eta barneratzen ditugu inposaketa horiek gureak egin arte, natural direla sinistu arte.

Eraldaketa prozesu batean subjektu aktibo bihurtu behar gara eta maila pertsonaletik borroka politikoa bideratu; pertsonala baita maila handi batean, gure bizitza antolatzen duena, abiapuntua eta motorea.

Gure buruaren jabe izan nahi dugulako eta bizitza modu zoriontsu, osasuntsu eta askean bizi nahi dugulako: NI + ZU + GU = Nola egingo dugu?".

 

NI + ZU + GU = Nola? IZAN BURUJABE, IZAN ASKE!
Otsailean, Zirika Herri Gunean (Erronda kalea 12), 19:00etan

Otsailak 20 ostirala: 'Sextabaida', Mireia Delgado
Otsailak 25 eguaztena: 'Zaindu maite duzun hori', Bilboko Bilgune Feminista
Otsailak 27 ostirala, 7Katun, 20:30ean: JAIA



+Info: Facebook: Bilboko Bilgune Feminista / bfbilbosarea@gmail.com

www.bilgunefeminista.org

 

[2015/02/09] 'Maitasun erromantikoa desmitifikatzen' hitzaldia gaur Zirika Herri Gunean