Esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketa Prim eta Olabeagan

uriola.eus 2015ko ots. 10a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, lanak hasiko dira Prim kalean eta Olabeagako aldapan eta ondorioz, esparru publikoa okupatuko dute bi kaleetan. Gainera, Olabeaga auzoko hainbat kaletan ura kenduko dute hainbat ordutan.

Gaurtik, otsailaren 10etik martxoaren 13ra bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Prim kalean, 36. eta 52. zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Prim eta Aurrekoetxea kaleetako orubea urbanizatzeko lanetarako okupatuko da bide publikoa.

Aparkalekuen okupazioa Olabeagan

Gaurtik, otsailak 10, azaroaren 8ra bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Olabeaga Aldapan, 18. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Olabeagako tanatorioa eraberritzeko lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa Olabeagan

Gaurko egunean, asteartea, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Olabeagako San Nikolas kalean, Urgozo kalean, Olabeaga kaian, Trokabidean, Dike kalean; Ventosa bideko 46. zenbakitik 52ra; Montebideo etorbideko 50. zenbakian (gasolindegian); Alfonso Txurruka kaiko 3 eta 5 zenbakietan; eta Olabeaga aldapako 14an.

Beilatokian hartune berriak jartzeko eta sarea baliogabetzeko kenduko da ura.