uriola.eus

Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako

  Jaiak  Alde Zaharra
Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako

Gora Somera, Goienkaleko auzotar, merkatari eta ostalarien elkarteak, Bilboko Konpartsak eta Jai Batzordearen laguntzaz, aratusteak ospatzeko ekimen ezberdinak antolatu ditu. Erdi Aroko armarri eta dekoratuekin kaleko hormak eta barrak jantziko dituzte datozen egunetan.

Ostegunean, otsailak 12, 19:00etatik aurrera, Bilboko hainbat musika taldek kontzertu akustikoak eskainiko dituzte kalean bertan.

Ostiralean, otsailak 13, 20:00etan, kopla txikien lehiaketan parte hartzen dutenek pintxo ederrak dastatzeko aukera izango dute.

Larunbatean, aratusteen egun handia ospatzeko kalean mozorro-lehiaketa berezia antolatu dute. Mozorrotutako talde onenentzat sari bereziak egongo dira kaleko taberna guztietan. Gainera, nahi dutenek sare sozialen bitartez parte hartzeko aukera izango dute #aratusteaksomera traola erabiliz.

Gora Somera elkartetik ekimenetan parte hartzeko deia luzatu diete bilbotar eta bisitari guztiei "aratusteen ohitura berreskuratu eta bultzatzeko".

Ikusi argazki guztiak handiago

Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako - 1

Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako - 2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa