'Munduko hizkuntzak' programa otsailaren 17an jarriko dute martxan Bilborocken

uriola.eus 2015ko ots. 13a, 10:00

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, English on Tuesday programa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Ekimena, Bilborockek ospatuko da otsailaren 17tik aurrera, 19.00etatik 20.30etara.

Hurrengo hau izango da programaren egutegia:

- Otsailak 17 eta 24

- Martxoak 10 eta 24

- Apirilak 14 eta 21

- Maiatzak 12

- Urriak 13 eta 20

- Azaroak 10 eta 17

Topaketa hauen dinamizatzaileak Erasmus bekarekin Bilbora ikastera etorri diren gazte natiboak izango dira.

Ekimenak, dinamika lasaien bidez, ahozko ulermena eta adierazpena ingelesez hobetzea dauka helburu. Saio bakoitzean ingeleraz hitz egiteko, ezaguerak praktikatzeko eta Erresuma Batuko, Estatu Batuetako, Australiako eta beste hainbat herrialdeetako ikasleak ezagutzeko gogoa duten 40 gazte bilbotarrek parte hartuko dute.

Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea eta puntualki parte hartzeko aukera ere izango dute gazteek.  Informazio gehiago eskuratzeko: 94.415.13.06 telefonora deituz edota bilborock@ayto.bilbao.net e-mailaren bidez.