'Eztabaidak literaturarekin' ekimenak, literatur ekoizpen handiko bi idazle bilduko ditu, biak ere sari garrantzitsuak irabazitakoak, eta irakurleen zein kritikaren aintzatespenak jasotakoak, idazteari eta konpromisoari buruz berba egiteko. Literatur sorkuntzak eta protagonismoak, idazleen jarraitzaile diren irakurle ugarien aurreko konpromisoa erakutsi behar dute.
Belen Ruiz de Gopegui eleberrigile eta gidoilariak, Literaturaren munduan Belen Gopegui izenez ezagunak (Madril, 1963), hainbat prentsa komunikabideren literatur sekzioetan hasi zuen bere ibilbide profesionala, horien artean El Sol. 1993an, Anagrama argitaletxeak arrakasta handiz argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, La escala de los mapas, idazle berrientzako Tigre Juan eta Iberoamericano Santiago del Nuevo Extremo izeneko sariak lortu zituena. Lehenengo lan horren ondoren bigarren eleberria etorri zen, Tocarnos la cara, 1995ean, eta bigarren horrek ere harrera beroa jaso zuen irakurleen zein kritikaren aldetik. Ondoren, 1998an La conquista del aire etorri zen, eta Gerardo Herrerok zinerako moldatu zuen 2000. urtean, Las razones de mis amigos izenburuarekin.
Eleberri horren moldaketarekin hasi zuen ibilbidea gidoilari gisa. 2005ean, orain arte antzerkirako idatzi duen lan bakarra gehitu zion, Coloquio, eta ondoren arrakastaz betetako literatur ibilbide zabalarekin jarraitu zuen: El lado frío de la almohada, El padre de Blancanieves, Deseo de ser punk, Acceso no autorizado, bere azken eleberrira, El comité de la noche, heldu arte.
2012ko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen Harkaitz Canori (Lasarte, 1975) dagokionez, zuzenbidean lizentziatu zen, baina berehala hartu zuen idazketarako bidea. Idatzi dituen lanen artean hauek daude: Twist (2011n euskaraz, 2013an gaztelaniaz); Beluna jazz (1996, Jazz y Alaska en la misma frase, 2004); Belarraren ahoa ukronia (2005, El filo de la hierba, 2007); edota Neguko zirkua kontakizun bilduma (2005, Circo de invierno, 2013); edota Piano gainean gosaltzen (2000, El puente desafinado, 2003), New York hiriarekin duen erlazioaren ondorioz sortutako kronika liburua. Hortik sortu zen, baita ere Norbait dabil sute-eskaileran poema liburua (2001, Alguien anda en la escalera de incendios, 2008). Egilea bera arduratu da bere lanaren parte handia gaztelaniara itzultzeaz.
Birritan irabazi du Euskadi Literatur Saria, eta beste birritan Kritikarena. Horrez gain, Twist lanarekin, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua aipamena lortu zuen. Bere eleberriak errusierara, grezierara, alemanera, italierara, nederlanderara, gailegora eta ingelesera itzuli dira.
Hitzordua, gaur -otsailak 17 asteartea- 19:30ean izango da, Bidebarrietako liburutegian.
Sarrera librea da lekua guztiak bete arte.