Bilboko Bilgune Feministak otsailean antolatu dituen tertulia feminista irekien hirugarren saioa izango da gaurkoa. 19:00etan Zirika! gunean (Erronda kalea 12) Mireia Delgadok 'Sextabaida' zuzenduko du bertaratzen diren lagunen parte-hartzearekin.
Zein da sexualitate eredu nagusia? Zer da heteroaraua? Eraikiko ditugu beste eredu anitzak? Galdera horiei erantzuten ahaleginduko da Bilgune Feministako kide Mireia Delgado.
NI + ZU + GU = Nola? IZAN BURUJABE, IZAN ASKE! jardunaldiak
"Bizi garen jendarte honetan, jaiotzen garenetik apurka-apurka ikasten goaz zein baliotan hezi behar garen, zer eta nola jan behar dugun, nola harremandu behar garen, nor edo zer eta nola maitatu behar dugun, noiz eta nola sentitu behar dugun plazera, tristura, poza... Batzuetan era sutilean eta besteetan oso bortizki gorpuzten eta barneratzen ditugu inposaketa horiek gureak egin arte, natural direla sinistu arte.
Eraldaketa prozesu batean subjektu aktibo bihurtu behar gara eta maila pertsonaletik borroka politikoa bideratu; pertsonala baita maila handi batean, gure bizitza antolatzen duena, abiapuntua eta motorea.
Gure buruaren jabe izan nahi dugulako eta bizitza modu zoriontsu, osasuntsu eta askean bizi nahi dugulako: NI + ZU + GU = Nola egingo dugu?".
NI + ZU + GU = Nola? IZAN BURUJABE, IZAN ASKE!
Otsailean, Zirika Herri Gunean (Erronda kalea 12), 19:00etan
Otsailak 20 ostirala: 'Sextabaida', Mireia Delgado
Otsailak 25 asteazkena: 'Zaindu maite duzun hori', Bilboko Bilgune Feminista
Otsailak 27 ostirala, 7Katun, 20:30ean: JAIA
+Info: Facebook: Bilboko Bilgune Feminista / bfbilbosarea@gmail.com