Bilboko Bilgune Feministak otsailean antolatu dituen tertulia feminista irekien laugarren saioa izan zen atzokoa. 19:00etan hasi zen hitzordua Zirika! gunean (Erronda kalea 12) eta bertan, hainbat lagunek 'harreman osasuntsuetarako botikina' osatu zuten.
Jardunaldiei bihar, ostirala, emango diote amaiera Bilgune Feministako kideek. 7Katu gaztetxean 'IZAN BURUJABE IZAN ASKE jaia' antolatu dute 20:30etatik aurrera.
NI + ZU + GU = Nola? IZAN BURUJABE, IZAN ASKE! jardunaldiak
"Bizi garen jendarte honetan, jaiotzen garenetik apurka-apurka ikasten goaz zein baliotan hezi behar garen, zer eta nola jan behar dugun, nola harremandu behar garen, nor edo zer eta nola maitatu behar dugun, noiz eta nola sentitu behar dugun plazera, tristura, poza... Batzuetan era sutilean eta besteetan oso bortizki gorpuzten eta barneratzen ditugu inposaketa horiek gureak egin arte, natural direla sinistu arte.
Eraldaketa prozesu batean subjektu aktibo bihurtu behar gara eta maila pertsonaletik borroka politikoa bideratu; pertsonala baita maila handi batean, gure bizitza antolatzen duena, abiapuntua eta motorea.
Gure buruaren jabe izan nahi dugulako eta bizitza modu zoriontsu, osasuntsu eta askean bizi nahi dugulako: NI + ZU + GU = Nola egingo dugu?".
+Info: Facebook: Bilboko Bilgune Feminista / bfbilbosarea@gmail.com