Bezeroak izan dira epaile, hain zuzen ere, Alde Zaharreko tabernetako 2.500 kontsumitzaile. Botoen gehiengoari esker, lehen saria Iturribide kale hasieran kokatuta dagoen Iru Anai tabernak eskuratu badu, ez daude oso urruti bigarren eta hirugarren sariaren irabazleak. Baste eta Fermin tabernak, izan baitira, hurrenez hurren, podiuma partekatu dutenak.
Goi mailako saldak dira V. Goilararen Errege lehiaketan parte hartu duten 23 tabernetakoak. Jaso dituzten puntuek bermatzen dute salden kalitatea. Iru Anai tabernakoak 10etik 9,5 puntu eskuratu ditu, bigarrenak 9,3 eta hirugarreak 9,1.
Salden arteko aniztasuna "erabatekoa" da lehiaketako antolatzaile den Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko ordezkariek aipatu dutenez. "Tabernak beste salda daude". Iru Anai tabernako saldak garbantzuak ditu oinarri eta oilasko, zankarroi, apio, porru eta azenarioa osagaien artean. Manu Lopez sukaldariak ez du batere arazorik bere sekretua aitortzeko. Barazkiak 'txinotik' pasatzen ditu, eta barazkien krema baliatzen du saldari trinkotasun eta zapore gehiago emateko.