Italiako herri borrokak ezagutzeko aukera izango dugu gaur eta bihar

Gaur eta bihar, martxoak 12 eta 13an, azken urteetan Italian mugimendu antikapitalista bultzatu duten herri borrokak helduko dira Bilbora.

Jardunaldiak gaur, 19:30etan hasiko dira Zirika! herri guenan. Bertan etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideekin dugu topo, hain zuzen ere Lotta per la Casa, gizarte mugimendu indartsuenetako bat Italian.

Bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera, AHTaren kontrako mugimenduko kide batek azalduko digu nola bailara baten defentsarako borroka batek izaera eraldatzaile eta iraultzailea hartzen duen, estatuarentzako garaitezina bihurtu dena.

Gero, 21:00etan 7katu Gaztetxera mugituko gara italiar afari tipiko bat hartzeko, musika herrikoia entzunez. Ondoren Ziribulio Sound System (Tolosa) eta Lozioko (Italia) DJ Set reggae/hip/hop-en kontzertuak izango ditugu.

Gonbidatzen dugu jende guztia elkartruke eta elkarlan internazionalistarako espazio izango diren jardunaldi hauetan parte hartzera.