Formatu txikiko ikuskizun honen izenburua Desertuko biztanleei buruz da, izan ere Anari eta Atxagaren ahotsak basamortuan barreneko bidaia bat kontatzeko erreminta izango dira. Abestiak ez eze, Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria edota Atxaga beraren Nevadako egunak liburuetako pasarteak ere entzun ahal izango dira, besteak beste.
Bernardo Atxaga eta Anari, sorkuntzari dagokionez, oso pertsona aktiboak dira. Anari Alberdi kantari eta konposatzaileak, beti ere euskara adierazpide aukeratuta, hainbat lan argitaratu ditu bere kabuz eta hamaika kolaborazio burutu ditu. Bernardo Atxaga, bestalde, euskarak hizkuntza literario moderno bezala erdietsitako adierazkortasun eta indarraren erreferente bihurtu da, bai eta euskal sortzaile sakon eta originalenetako bat ere, izan ere hainbat poema, liburu, eleberri eta haurrentzako ipuin argitaratu ditu.
Sarrerak 8 eta 12 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.