Familia osoari zuzendutako kontzertu ederra da, onirikoa eta ebokatzailea, amets egiteko musikaz betea, Jordi Lopezen (txirula), Guillermo Carmonaren (biolina), Miriam Lozanoren (biola) eta Andrea Amadorren (biolontxeloa) eskutik. Lauen artean, beste mundu batzuetara eramango gaituzten abestiak eta melodiak joko dituzte, ametsetan murgiltzen garenean lagun dugun soinu banda osatuz.
Jordi Lopez, musikarietako bat izateaz gain, ikuskizunaren musika zuzendaria ere bada, eta zuzendaritza eszenikoa Daniel Comaren ardura da. Bien artean oso kontzertu berezia osatu dute. Hoberena, eramaten uztea da, musikak globoz betetako plaza bat dagoen eta amets-harrapatzaileak bizi diren eta lan egiten duten munduko txoko horretara eroango baititu txikiak, eta ez hain txikiak. Amets-harrapatzaileak, umeen ametsei eta desioei musika jartzeko gaitasuna duten pertsonaiak dira. Baina mundu guztia ezin daiteke amets-harrapatzaile izan, lanbidea ikasi behar da!
El atrapasueños lana, Conservatori del Liceuk familia osoari zuzenduta ekoiztutako musika plan bikaina da, eta Arriaga Antzokiak datorren igande goizean eskainiko digu.
Sarrerak 8 eurotan eskuratu daitezke, www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.