2015/03/25 17:00

Aurkezpena: 'Haziak, herri unibertsitateen loratzea'

Aurkezpena: 'Haziak, herri unibertsitateen loratzea'
Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Lehengo astean Hego Euskal Herriko bost kanpusetan eraiki ziren Herri Unibertsitateen esperientziak bildu eta gaurko hezkuntzak bizi duen egoeraren aurrean hausnarketa egiteko HAZIAK. Herri Unibertsitateen Loratzea dokumental laburra aurkeztuko da bihar.

Topatuk, Leioatik!, Haraba! eta Buiaka! ikasle komunikazio proiektuen eta, NUP eta Ibaetako ikasleen ekarpenekin ekoitzitako ikus-entzunezkoaren estreinua Bilbon 17:00etan Zirika Herrigunean (Erronda 12) ikusteko aukera izango da. Horrez gain, 22:00etatik aurrera sarean Topatu.info-n egongo da ikusgai.