Martxoan zehar Bilbon garatu den 'Emakumezko Oihua Poesia eta Artearen Nazioarteko Jailadia' amaierara heltzen ari da. Dagoeneko hainbat antzezlan, erakusketa edota bestelako ekitalditaz gozatzeko aukera izan dugu eta soilik, bi eguneko egitaraua geratzen zaigu.
Ostiralean, martxoak 27, 19:30etatik 21:30etara bitartean, Urhartu kolektiboaren 'Una Penelope cualquiera' antzezlana eta Kipulaken 'Estereo tipicas' ikusgai egongo dira Iralan, Zuberoa kaleko 5. zenbakian.
Larunbatean, martxoak 28, 20:00etatik 24:00etara bitartean ospatuko da itxiera jaia Bilbo Zaharreko Kultur Etxean, Urazurrutia kaleko 7. zenbakian. Bertan, Rebertso kolektiboaren poesia errezitaldia egongo da; Anasigeheren Ekialdeko dantza; Anastasuia Garmendiaren eskutik Indiako dantza; eta Sorkuntza afro garaikidea 'Bailando al arte' Irati, Irantzu, Itxi eta Zuriñeren eskutik.