Esparru publikoa okupatuko dute goizean Fika kalean

uriola.eus 2015eko martxoaren 27a

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, aparkalekuak okupatuko dira Fika kalean lorezaintzako mantentze lanetarako.

Neurria goizeko 08:00etan jarri da indarrean eta eguerdiko 14:00ak bitartean iraungo du, gutxi gorabehera. Fika kaleko 70. zenbakiaren parean okupatuko dira aparkalekuak lorezaintzako mantentze lanetarako, hain zuzen ere, zuhaitzak inausteko.