11:00ak eta 22:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen trafikorako itxita egongo da hurrengo bideak barne hartzen dituen jai-esparrua: Zingirakalea (Ernesto Erkoreka plazaren aldean), Erribera (Mesedeetako zubiaren aldean), eta Areatzako zubia (Bailen kalearen aldean).
Gainera, 11:00ak eta 16:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ez da baimenduko Bailen kaletik Plaza Biribilera edo Erripa kalera ibilgailuetan sartzea eta Bilbao Zaharra kaleko Claudio Gallastegui eta Miribilla arteko bide-zatia trafikorako itxita egongo da 14:00ak eta 22:00ak bitartean.
Halaber, Areatzako Teilatupeetan igandero ospatzen den Loreen Merkatu Tradizionala, Indautxu Plazara pasako da, eta bertan 10:00etatik 15:00etara zabalik egongo da. Trafikoaren aldaketa eta eten guzti hauetan bertaratuko den jende-kopuruaren arabera moldaketak egongo dira eta joango direnen segurtasuna bermatzeko Udaltzaingoaren iritziz egokia izango den bakoitzean hala egingo da.
Guzti honen aurrean, Udalak jai-eremura joateko asmoa dutenei garraio publikoa erabiltzea gomendatu die.
Eragozpenak aparkaleku eta garajeetan
- Plaza Barriko aparkalekua eta Epaltzaren Alarguna, Prim eta Erribera kaleetako garajeak
Plaza Barriko aparkalekura eta aipatutako garajeetara sartu ahal izango da jaira etorriko den jende-kopuruak baimentzen duen bitartean.
- Prim eta Dolaretxeko garajeak
Askao kalea itxiz gero, garajeetara sartu ahal izango da Prim eta Aurrekoetxea kaleen bidegurutzetik, seinalisten bitartez.
- Areatzako aparkalekua
Segurtasun-arrazoiengatik komeni ez denean izan ezik aparkalekura sartu ahal izango da Ernesto Erkoreka plazatik, betiere San Nikolas plazako sarrera-irteera itxita.
Eragozpenak Bilbobusen eta garraio publikoan
Bilbobuseko 18 lineatan trafikoan aldaketak egongo dira, 11:00ak eta 22:00ak bitartean, gutxi gorabehera. Hala, Aste Nagusian bezalako saihesbideak erabiliko dira, modu honetara:
• 03 'Plaza Biribila-Otxarkoaga' linea: Plaza Biribilera heltzeko hurrengo ibilbidea egingo du: Udaletxeko zubia » Ibañez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Kale Nagusia eta Plaza Biribila.
• 11 'Deustu-Atxuri' eta 22 'Sarrikue-Atxuri' lineak: Joateko ibilbide hau izango dute: Bilboko Udaletxea » Ibáñez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Kale Nagusia » Plaza Biribila » Hurtado Ametzaga » Zabalburu » San Mames zumarkalea » Autonomia » San Frantzisko » Cantalojas zubia » Gorteak Atxurirantz. ETORTZEKO ibilbide hau izango dute: Mesedeetako zubia » Mirasol
• Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila » Buenos Aires » Udaletxea » ohiko ibilbidea.
• 28 'Uribarri-Altamira', 72 'Larraskitu-Castaños/Gazteleku' eta A7 'Artxanda-Areatza' lineak: Areatzatik pasakeran ibilbidea aldatuko dute: Udaletxeko zubia » Ibañez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Kale Nagusia, Moiua plazarantz. Ez da Kale Nagusia, 8ko geralekuan geldituko, Mazarredo, 3 helbidean baizik.
• 30 'Txurdinaga-Miribilla' linea: Joateko ibilbidea aldatzen du modu honetara: Udaletxeko zubia » Ibañez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Kale Nagusia » Plaza Biribila » ohiko ibilbidea.
• 40 'Abusu-Plaza Biribila' linea: Joateko honako ibilbidea izango du: Mesedeetako zubia » Mirasol Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila» ohiko ibilbidea.
• 56 'Abusu-Jesusen Bihotza' eta 77 'Peñascal-Larreagaburu' lineak: Abiaburua Erribera izanik ibilbidea hurrengoa izango da: Mesedeetako zubia » Mirasol Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila » ohiko ibilbidea. HELMUGA Erribera izanik, ibilbidea hurrengoa izango da: Plaza Biribila » Hurtado Ametzaga » Zabalburu » San Mames zumarkalea » Autonomia » San Frantzisko » Gorteak » ohiko ibilbidea.
• 58 'Mintegitxueta-Atxuri' linea: Etortzeko hurrengo ibilbidea izango du: Mesedeetako zubia » Mirasol Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila » ohiko ibilbidea.
• 62 'San Mames-Arabella' linea: Etortzeko hurrengo ibilbidea izango du: Plaza Biribila » Buenos Aires » Udaletxe zubia » ohiko ibilbidea.
• 71 'Miribilla-San Inazio' linea: Etortzeko hurrengo ibilbidea izango du: Udaletxeko zubia » Ibañez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Kale Nagusia » Plaza Biribila » ohiko ibilbidea.
• 75 'San Adrian-Atxuri' eta 85 'Zazpilanda-Atxuri' lineak: Abiaburua Plaza Biribila izanik ibilbidea hurrengoa izango da: Hurtado Ametzaga » Zabalburu » San Mames zumarkalea » Autonomia » San Frantzisko » Cantalojas zubia » Gorteak » San Anton. Etortzeko hurrengo ibilbidea izango du: Mesedeetako zubia » Mirasol Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila » ohiko ibilbidea.
• A1 'Jasokundea-Plaza Biribila' linea: Aiala kaleko Abiaburura sartzeko hurrengo ibilbidea izango du: Udaletxeko zubia » Ibañez de Bilbao » Mazarredo zumarkalea » Urkixo zumarkalea » Aiala.
• A2 'Solokoetxe-Plaza Biribila' linea: Joateko ibilbide berria izango du: Mesedeetako zubia » Mirasol Kondea » San Frantzisko » Garcia Salazar » Hurtado Ametzaga » Plaza Biribila. Etortzeko ibilbidean Iturribidera heltzeko hurrengo ibilbidea egingo du: Buenos Aires » Zumalakarregi etorbidea » Etxebarriako biribilgunea » Amadeo Deprit » Aurrekoetxea.
• Linea A5 'Prim-Plaza Biribila': Etortzeko ibilbidea aldatzen du, Prim, 52 helbidera abiatzeko hurrengo ibilbidea erabilita: Buenos Aires » Zumalakarregi etorbidea » Etxebarriako biribilgunea » Amadeo Deprit » Aurrekoetxea » Prim.
Aldaketa guzti hauen ondorioz, hurrengo geralekuetan autobusak ez dira geldituko:
• Kale Nagusia, 8
• Areatza/Arriaga
• Areatzako zubia
• Epaltzaren Alarguna, 1 / San Nikolas
• Zingirakale, 5en aurrean
• Areatza / San Nikolasen aurrean
• San Nikolas, 4
• Unamuno
• Prim, 22 bis
• Prim, 36
Informazio gehiago hemen: www.bilbao.net eta www.korrika.eus.